Eguzki irratian udan ez ditugu oporrak hartuko eta hurrengo uztailaren 2an udako hilabetetan zehar izango dugun irratsaioen zerrenda berri bati hasiera emango diogu, iaz egin genuen bezala, eta urrian hasiko den 07/08 irrati-ikasturteari jarraipena emango diona.

Beraz, uztaila, abuztua eta irailean zehar, programazioa honela egituratuko da, astelehenetik ostiralera berezko irratsaioen bat izango dugu goizeko 8:30etatik 11etara eta arratsaldeko 17:30etatik 20etara; bestalde musika irratsaio ezberdinen zerrenda zabal bat izango dugu 11etatik 15etara eta arratsalde-gauko 20etatik 24etara. Asteburuetan irratsaioak izango dituzue eguerdiko 1etatik 16:30etara eta 22etatik 23:30etara.

Osotara 22 irratsaio izango dira emango direnak, hauetatik 10 Eguzki irratiak aurten bukatzear dagoen ikasturte honetan ekoiztutako berezko irratsaioen sailkapen bat da, hau da jokaldirik hoberen errepikapena. Besteak Eguzki irratiak parte hartzen duen Arrosa sareko irratsaioak dira. Guzti hauetatik erdia euskaraz emango da.

Freska zaitez udan gehien berotzen duen irratiarekin FMko 107an Iruñerriarako eta gure web orriaren bitartez www.eguzki.net mundu osorako.

Atala: Arrosa · BERRIAK · Irrati albisteak · Irratiak