TXOSNAK ABUZTUAREN 3AN, OSTIRALEAN, IREKIKO DIRA

Gasteizko herri mugimenduko eragileek osatzen duten Txosnen Batzordeak atzoko egunez eman zuen Abuztuaren 3tik 9ra luzatuko diren Gasteizko Jaietarako antolatu duten musika programaren berri. Unibertsitateen gunean 14 txosna izango dira eta, iazko esperientzia bikainari jarraituz, karpa handia ere gozagarri izango da.

kartela1.jpg

Abuztuaren 3an, gaueko 23:00etan emango zaio hasiera Txosnen musika programari: Laia talde bizkaitarrak izango du pribilejio hori, eta Berri Txarrak nafarrei emango diete jaiari jarraipena emateko lekukoa.

Abuztuaren 4an, larunbateko ohiko erromeria izango dugu Amaiur taldearekin, dantza eta brinko, han bilduko garen jende andana 00:30etatik ordu txikietara eramateko.

Abuztuaren 5ean, bi talde gazteren txanda izango da. Andoaindik sasoi betean datorren Kauta, 00:00etan eta Neubat gasteiztarren doinu astunen zuzeneko bikaina 02:00etan.

Abuztuaren 6an, Rock & Roll gau ederra dago antolatua. Motorhead talde handia teloneatu eta jarraian, gurera etorriko diren Amon Ra-k emango dio hasiera -23:30-, ondoren, Señor No gipuzkoarrak -00:30- eta espainiako R&Raren adierazgarri maitatuenetakoa den Sex Museum amaitzeko -02:00-.

Abuztuaren 7an, jai eta dantza doinuak Galizatik datozen La Matumbá -00:00- eta gasteizko talderik internazionalenaren eskutik, Betagarri -02:00-.

Abuztuaren 8a, Gasteizko Txosnak musika taldeen lehiaketan irabazle izan zirenentzako eguna da. 00:00etan, Eorann taldearen zuzeneko kuttunak emango dio hasiera eta 02:00etan Akatu izango dugu.

Abuztuaren 9a, azkenk, jaiei amaiera ematen dion gau bereziarekin, 01:00ean, Fermin Muguruza eta Afro-Basque Fire Brigade etorriko zaizkigu. Azken hatsa botatzeko aukera ezin hobea.

ZATOZ HERRI MUGIMENDUAREKIN ENTXOSNATZERA!

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak