Kronika honetan Mexikoko brigadak leku ezberdinetan topatutako irrati libreei erreparatu dio. Bakoitza nola sortu zen, zertan ari diren, nola funtzionatzen duen… Bide horretan agertzen da tartekatua Gobernuaren errepresioa, desalojoak, egungo egoera… eta nola ez ‘La Otra’ kanpaina, besteak beste, hain zabala, anitza eta konplexua den Mexikoko ezker eta beheko mugimendu, irrati libre, kolektibo eta aberren topagune, eta bateratze gunea dena.
Resurreccion

La otra-ren diala

Regeneración Radio Kronika honetan Mexikoko brigadak leku ezberdinetan topatutako irrati libreei erreparatu dio.

Bakoitza nola sortu zen, zertan ari diren, nola funtzionatzen duen… Bide horretan agertzen da tartekatua Gobernuaren errepresioa, desalojoak, egungo egoera… eta nola ez ‘La Otra’ kanpaina, besteak beste, hain zabala, anitza eta konplexua den Mexikoko ezker eta beheko mugimendu, irrati libre, kolektibo eta aberren topagune, eta bateratze gunea dena.

Herri gehienetan gertatzen den antzera, hemen ere, gure Mexiko DF-n, komunikazioa estatuaren monopolio hutsa bilakatu da. Eragile sozialek eraldaketarako duten grina itotzeko asmotan, estatuak bultzatu zein kontrolatutako hedabideetan ez dute inolako lekurik aurkitzen ez aurkituko sistematik at aurkitzen diren heinean, horregatik ezin bestekoa da alternatibak bilatzea, ahots gabe gelditu diren garrasi mututuei bide emateko asmoan. Hala ere, etsaia beti etsai, komunikazio aukera hau mandatarien jo puntuan aurkitzen da, edozein bide erabiliz horrenbesteko min egiten dien kaleko mezua isildu nahian; irratien desajoloak izan daitezke, dialean daukaten esparrua murriztea, hedabide hauen kriminalizazio zein difamazioa…

Hala ere aurrera doaz, irratiak sortzen, paperezko soportetan kaleratutako materialak, ikus entzunezko ekoizpen edo edizioak… Honen adibide garbia izan daitezke, Radio Espiral, Acapatzingoko (FPFVI-UNOPII) komunitate barnean dagoen irratia, Regeneracion radio, oraindik Radio Pacheco moduan ezagutzen dena, Ke huelga radio, UNAMeko grebaren ostean (1999) eraiki edo sortutako irratia, Centro de Medios Libres egitasmoa, komunikazioa bizitzeko era bat moduan ulertzen dutenak eta imajina ditzakegun esparru zein soporte guztiak erabiliz ahots bakoen oihartzuna bilakatu dira, Mexikon dauden beste hamaika egitasmo edo kolektiboen antzera.

Egoera edo koiunturak bultzatuta, hedabide hauen jaiotza estatuak erabilitako errepresioaren ondorio zuzena dira gehienetan, Ke Huelga! Irratiarena adibide garbiena izanik. UNAMen 1999. urtean eman zen greba isildu nahian, estatuak erabilitako errepresio bortitzaren ondorio zuzena baita. Estatuak, Unibertsitatea guztiz pribatizatu nahian, irakasleek baina gehien bat ikasleek greba bateri ekin zioten, erreforma legea ekiditu nahian. Azken finean estatuaren erreforma lege hura etorkizun hurbil batean lehenengo pertsonan pairatuko zutenak, hortzak erakusteko prest agertu ziren. Egun haietan bizitako errepresioa, ia 1000 pertsona atxilotu eta kartzelaratuak izan ziren, faktore garrantzitsu moduan har genezake, irratiaren gaurko egoera ulertzeko. Seudonimoen bidez egiten dituzte beraien programak, segurtasun moduan, desalojo arriskuan dagoen irrati honetan. Dirudienez min larregi egiten dio estatuari, gaur egun 2kmtara mugatuta duen emisio esparruko hedabidea.

Radio espiral, hasieran Radio Bocina moduan ezagutzen zena, beste egoera baten baitan jaio zen, FPFVI-UNOPII bultzatutako komunitateen barruan. Jaiotzaren egoera ezberdina izan arren, Ke Huelga! Irratiarekin alderatuta, bien xedea berdintsutzat har genezake, mundu mailako zein Mexikoko borrokak ezagutaraztea, eta lehen esan dugun moduan sistemaren barnean dauden hedabideek ahots gabe utzi dituzten guzti horien bozgorailua bihurtzea. Komunitate hauen barne proiektuaren beste zatitxo bat besterik ez dela esan genezake, hala ere Radio Espiralaren lana komunitate zein komunitate hauetatik at dagoen edozeinengana heltzea eta beraien diskurtso propioa zabaltzea izanik, merezi duen garrantziaz ikusi behar da. Regeneracion radio, gaur egun oraindik radio pacheco moduan ezagutzen den irratia, CCH Ballejon (CCH-ak Euskal Herriko batxilergoarekin alderatu genezake) kokatuta dago, leku txikitxo baten barnetik komunikazio alternatiba bat bultzatu eta sustatuz. Desalojo arriskuan aurkitzen dira gaur egun, iraganean difamazio zein estatuak erabilitako kriminalizazio kanpainen gatibu izan den irratia. CMLkoekin elkarlanean ibilitakoak dira, komunikazioa bizitzeko era baten moduan ulertzen duen egitasmoa, azken finean, edozein gauzarik nanoena ere komunika dezake eta. Leku fisiko baten premia sumatu zuten, egitasmo honen baitan aurkitzen ziren kolektiboetako militanteak, beraien proiektu komunikatiboak aurrera eraman eta hedatzeko orduan. Espazio fisikoa topatuta 3 urte inguru egon ziren bertan, ikus entzunezko zein paperezko materiala ekoizten, fm-tik zein internetetik (gaur egun) emititzen, eta komunikazio ekintza zuzenera deitzen, pintada zein imajina ditzakegun metodoak erabiliaz. Ekologiaren beharra ikusi zuten, grisutako hiri honetan orlegi kolorea faltan botatzen zuen kolektiboa sortuaz, la azotea verde sienes ezagututa, han eta hemendik loretxoak landatuz. Trukerako balio izan zuen esparrua, kanpoko lagunen hostala, edo serigrafia zein tailer andanen topagunea izan zen bilgunea. Gaur egun beraien material-biltegi guztia Chanti Ollin okupatutako etxean aurkitzen da, behin-behineko erabaki bat izanik, behin-betiko gune bat topatu bitartean. Hedabide guzti hauek asanblearioki estrukturatzen dira, gehienak ezagutu edo elkarlanean ibilitakoak dira, horregatik ez da bat ere zaila izanen ulertzea La Otraren baitan egotea, La Otran atxikitu direla alegia. Beraien hedabideak errealitatea fokalizatzeko tresna izanik, ahots bakoen bozgorailua izanik, gizartearen eraldaketaren bidean egonik, ez da harritzekoa La Otraren esanekin zein proiektuarekin bat etortzea, Kapitalaren aurka ireki den borroka honetan partaide aktibo bilakatuz. La Otraren baitan atxikituta dauden, ezagutzen ez zituzten beste erakunde edo kolektiboekin esperientziak trukatzeko, elkar ezagutzeko edo solasean ibiltzeko parada eman die kanpaina hau, bakoitzak bere matizekin, baina denak ente bakar bat sortuaz, kapital anker hau gogor kolpatzeko asmotan. Eraiki egiten ari den sareari erabateko garrantzia ematen diote, eta ez da harritzeko, Mexikon aurkitzen diren milaka giza eragileen siglen itsasoan galdu eta itotzea ez da bat ere zaila, kohesio falta bat sumatzen delarik, eta hori da nolabait ere la Otraren xedeetako bat, ezkerrean eta behean aurkitzen edo kokatuta dauden kolektibo horiek elkar ezagutzea eta ahots bakar batez, kapitalaren porrot politiko-soziala bermatzea.

2007ko uztaila. Mexikorako brigada.
Askapena

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Irrati albisteak · Irratiak