Aste hauetan Gasteiz jazz doinuetan murgilduta aurkitzen da, aste honetan hasi da Gasteizko Jazzaldia eta aurreko bi asteetan Jazzharrean Alde Zaharreko jazz jaialdiaz gozatzeko parada izan dugu.

Gasteizko Gaztetxetik ere jazza igaro da, beste behin ere momentu hunkigarriak biziz Alde Zaharreko muinoan dagoen toki maitagarri eta berezi honetan.

Pasadan ostiralean, uztailak 13, kristolako kontzertua ikusteko parada izan genuen Gasteizko Gaztetxean. Alde Zaharreko jazz jaialdiren antolatzaileak esan ziguten azken egunerako kontzertu sorpresa zegoela antolatuta, ez zuten ez lekua ezta nortzuk ziren esan.

Aurreko astean Gasteizko Gaztetxean egin behar zela kontzertua …eta Nor etorri? Jorge Pardo maisu handia hain zuzen ere, estatu mailan saxofonistarik ezagunenetarikoa, nazioartean hainbat giratan parte hartu izan duena, Camaron eta Paco de Lucia bezalako maisuekin diskak grabatutakoa.

Bere alboan aparteko musikariak; Hasier Oleaga baterian, Jonathan Hurtado teklatuan, Antonio Xímenez tronpetan, Javier Mayor kontrabaxuan eta Roberto Patxeko tronboian.Gasteizko

Gaztetxean bildu ginen 400 lagunek jam session ikaragarria ikusteko aukera izan genuen.

Hona hemen kontzertuko argazkiak.

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak