Osl 20 uzt 2007
Oreretako txupinazoa zuzenean Zintzilik Irratian
Data: Uztaila 20th, 2007 Egilea: Zintzilik Irratia · Iruzkinik ez
Urtero bezala Oreretako zintzilik irrati libreak saio berezia
egingo du madalen bezperan. Txupinazoa zuzenean emango dugu,
eta gure arranoen bidez kaleko giroa ere aireratuko dugu.
Egitarau alternatiboa eta txosnariekin elkarrizketak ere izango
dira.
Eguna: Uztailak 21
Ordua: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara
Entzuteko: FM 100 edo www.zintzilik.net
Parte hartzeko: 943 52 74 07 edo Perratokian bertan.
Txupinazoko saio berezi hau izaten da urtero denboraldia agurtzeko
erabiltzen duguna, baina dakizuen bezala aurten, maiatza aldera,
programazioa etetea erabaki genuen irratiaren barne antolaketari
ekiteko.
Beraz aurtengo saio berezia ez da izango agurra, baizik eta
datorren denboraldirako lotura.
Jaietako egitarau alternatiboa www.zintzilik.net webgunean
topatuko duzue.
Atala: Irrati albisteak