Hala Bediren egoitzatik 30 metrotara inguru beste gune libre bat daukagu begibistan, Saregune hain zuzen ere. Saregune elkartopaketarako gune bat da, orain dela bost urte sortua, non teknologia berrien erabilera sozial eta komunitario baten alde lan egiten den. Edonorentzako goizeko 10etatik gaueko 22ak arte ateak zabalik dituen txoko honetan Software librea soilik erabiltzen da. Gasteizko Alde Zaharreko etxekoandreak, etorkinak, langabeak…etab topa ditzakegu teknologia berrietan murgilduta, bi milatik gora erabiltzaile erregistratua daude dagoeneko.
Formazioa jasotzeaz gain, ikasle horiek bertako dinamizatzaile edo langile izan daitezke. Alde Zaharreko elkarteei ere aukerak ematen zaizkie, euren kideak doan formatuz . Abuztuaren 16an iada erreferentzia bihurtu den espazio honetan berri pozgarria jazo zuten, mundu mailako APC (The Association for Progressive Communications) erakundeak antolatzen duen Chris Nicol software librearen sariaren finalera sartu baitda Sareguneren proiektua. Afrika, Amerika, Asia eta Europatik 50 izendagai baino gehiago aurkeztu ziren, finalera soilik zazpi pasatuz. Beste seirak honako hauek dira:
- Free Geek, (Estatu Batuak), - Gleducar, (Argentina),- KLDP,(HegoKorea )- MetaReciclagem, (Brasil), NepaLinux, (Nepal),- Plan de Alfabetización Tecnológica y Software Libre de Extremadura, (Estatu Espainiarra).
Hala Bedi Irratitik sorte ona opa dizuegu eta zorionak bost urtetan zehar egindako lanagatik, lortu duzuena ez da mardula eta.