Adierazpide esperimentalean ari diren nazioarteko artistak bilduko ditu aurten ere zortzigarrengoz Nazioarteko Bertze Musiken jaialdiak. Asteburuko ekitaldiak erretransmitituko ditu Infozazpik
Badator berriro ere ERTZ bertze musiken jaialdia eta Infozazpi irratiak ez du hutsik egin nahi izan musika esperimentalean aitzindari den hitzordu honetara. Dagoeneko hamarreko muga psikologikotik hurbil, antolatzaileek ez dute
ukatzen abentura honi ekin ziotenetik ikuspegia aldatu zaiela, denborak eta esperientziak bide berriak eman dizkiolako jaialdian parte hartze zuzena izan duten bizitzari. Horixe da “jaialdi honek, eta urtean zehar egiten ditugun ekitaldiek, erakustera eman diguten gauzarik ederrena”, aitortzen dute.
VIII. edizio honetan, horren gustukoa duen “bertzetasun” horrek (ez nahasi, arren, desberdintasunarekin) bide berriak irekitzen jarraitzera bultzatu ditu antolatzaileak, eta hori argi islatzen da aurtengo prestatu duten egitarauan. Esaterako, zinemak presentzia berezia izanen du ERTZen, nagusiki aurten jaialdiaren historian lehen aldiz komisario gonbidatu gisara lankide izan duten ALEX MENDIZABALen eskutik etorriko diren MARCO IEIE eta BRUCE McCLUREn partehartzearekin. Urtero moduan aurten ere espazio berriak bilatu nahi izan dituzte jaialdirako eta orain arte erabili ditugun espazioen zerrenda luzera Berako udal igerilekua, frontoia eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturunea gehituko dira.
Gainerakoan, horren gustuko dituzten entsaladak proposatuko dituzte, ORTHODOX taldearen metal doinuetatik, ORBES taldearen kristalezko musikara, tartean POLE POLEren kabaret mediterranearra, MARCELLO LIBERATOren ttantta sinfonia, edo KNELL eta EDORTA IZARZUGAZAren gitarra esperimentuak gehituz. Horrez gain, urtero bezala lantegi-tailerrak antolatu ditu ERTZek, Beran eta Donostiako ARTELEKUn ospatuko direnak, eta batek daki zenbat ezusteko gehiago topatuko ditugun bidean.
Infozazpiren konkexioak:
Larunbata, irailak 15, 20:00etatik aurrera Beratik, ERTZ jaialdiaren zuzeneko emankizuna, Oier Iruretagoienaren eskutik.
Astelehena, irailak 17, 23:00etatik aurrera, POLE POLE kabaretak igandean eskainitako kontzertuaren emanaldia.
ERTZ 2007 EGITARAUA :
IRAILAREN 15a LARUNBATA BERAKO KULTUR ETXEAN
Bera (Nafarroa)
18:00 Disko azoka:
GATZA: PIDGIN
ARTO ARTIAN
AMANITA RECORDS
19:00 Instalazioak:
MARCELLO LIBERATO
NERUGNARA ESOJ NAUJ
20:00etan Infozazpitik zuzenean kontzertuak:
ALEX MENDIZABAL
EDORTA IZARZUGAZA & KNELL
MARCELLO LIBERATO & MARCO IEIE
BRUCE McCLURE
ORBES
ORTHODOX
IRAILAREN 16a IGANDEA
UDAL IGERILEKUAN
Bera (Nafarroa)
17:00 Kontzertuak:
ALEX MENDIZABAL, MARCO IEIE & MAR-
CELLO LIBERATO
(urazpiko kontzertua / concierto subacuático)
POLE POLE
(astelehenean osorik Infozazpin)
IRAILAREN 16a IGANDEA
TOKI ONA Parkea
Bera (Nafarroa)
Arratsaldean zehar, Instalazioa:
S.P.U.L.K.P.Z.
Soinu paisaiak urazpian, labirintuan eta kartzelan
Lorenzo Lustri, Robin Martin, Luca Miti, Alex
Mendizabal, Nagore Garcia, Oier Etxeberria, Oier
Iruretagoiena…
IRAILAREN 17a ASTELEHENA
ARTELEKU
Donostia- (Gipuzkoa)
20:00etan Kontzertua :
POLE POLE
IRAILAREN 20a ASTEAZKENA
KOLDO MITXELENA KULTURUNEA
Donostia (Gipuzkoa)
20:00etan Kontzertua-zinema :
BRUCE McCLURE