Txapa irratian badoa poliki-poliki parrilla osatzen betiko irratsaioak hasi dira martxan eta berriek ere ekin diote mikroak astintzeari. Aste honetan bertan San Joxepeko berriketeak irratsaioa hasi da, hilero jubilatuen elkarteko kideek egiten duten irratsaioa. Aurten ere hilabeteko lehen astelehenetan etorriko dira Txapa irratira eta beraien kontuak izango ditugu hizpide mahai inguruan. Honetaz gain irratiko ahots ezagun bat berriro daukagu bueltan proiektu berri eta interesgarri batekin Azken bagoia izeneko irratsaio berriak ekin dio bere bideari, Piki eta Oihanak jartzen dute ahotsa eta musika literatura zinema… jorratzen dituzte. Asteartero Txapa Irratian FMko 97.25ean.

San Joxepeko lagunak txapa irratian