Gasteizko Gazte Asanblada eta Hala Bedi irratiaren arteko elkarlana izango asteburu honetan Gasteizko Gaztetxean. Hala Bedik aurtengo kurtsoan 25 urte beteko ditu eta Gaztetxeak berriz 20, urtemuga batera ospatzeko lehengo pausua izan daiteke honako hau.
Asteburu honetan Gasteizko alde zaharrean erdiaroko azoka ospatzen da eta aitzaki hori hartuz Gaztetxeak ordutegi eta eskaintza berezia egingo du. Larunbat eta igandean goizeko 11etatik aurrera pintxo bereziak eta sagardo upel erraldoia jarriko da gaztetxeko patioan. Aurrekoaz gain bi elkarteek beren material postua ere ipiniko dute. Musika eta giro aparta egongo da beraz asteburu honetan Gaztetxean.
1 response so far ↓
1 zabaldu.com // ira 19, 2007 at 5:34 pm
Hala Bedi eta Gasteizko gaztetxea elkarlanean…
Hala Bedi irratiak 25 urte behar ditu, Gasteizko gaztetxeak 20. Historikoak eta erreferentziazkoak biak. Ospatzen hasi dira, baita batera ospatu ere. Elkarlana eredu. Honatx adibide bat. Eta zorionak!…