Arrakalako batzarra dago, barikuan, 19:00etan

Lekeitioko Arrakala irratiak kurtso berriaren aurrean batzarra deitu du barikurako, irailak 21. Irratiak kultur etxean duen irrati estudioan izango da, 19:00etan.Batzarra zabala da. Bertan, ikasturte berriko programazioa erabakiko dute, eta orduak banatuko dituzte. «Pasa den kurtsoa emankor-emankorra izan zen. Irratiko azpiegituren egoera ona aprobetxatuz, jende asko etorri zen, eta aspaldiko partez lekeitiarrek egindako hainbat saio izan genituen egitarauan. Batez beste, sei saio astean», adierazi dute irratiko arduradunek. Ikasturte honetan ere irrati «bizi» eta «dibertigarri» bat egiten segi nahi nahi dutela gaineratu dute.

Atala: Irrati albisteak