Beste behin ere, Tas-Tas Irratian ikasturte berria hasteari ekiten diogu. Aurten, aurreko urteotan bezala, gure aurrean erronka berriak eta ez hain berriak ditugu.

Besteak beste, aurten izango dugun helburu garrantzitsua gure programazioan euskarak duen presentzia areagotzea izango da. Horregatik, Urriaren 1etik aurrera Kaleko Bentanie magazina berriro egunero egingo dugu, arratsaldeko bostetatik seiretara. Arrosatik hartutako saioek garrantzi handia izango dute baita.

Era berean, Hala Bedi eta Tas-Tas irratien artean egindako Suelta La Olla magazinak (goizeko 10etatik ordubatera) orain arte izandako garrantziari eusten saiatuko gara, baita En movimiento ordubatetik ordubietara egiten dugun magazina.

Interneten Tas-Tasek daukan presentzia ere hobetzen saiatuko gara. Zuetariko askok uda honetan Interneten bidez emititzen hasi garela jakingo duzue. Hori ez ezik, podcast egiten hasiko gara.

Eta nola ez, iaz sortutako Zaratas konpartsak egindako ekimenekin jarraituko dugu.

Magazinetan parte hartzeko gogoak baldin badituzue, edo kuinak grabatu, edo web orrian laguntzea, edo baita hasi berria den Zaratas konpartsan parte hartu, edo irratsaio berria proposatu nahi duzue, kontaktuan jarri

Atala: Irratiak