Lekittoko Arrakala irratijak, Bertolt Brechten “Lamaiko Operia” aurkezten dau, Eibarko Matrallako Irratixakin batera ekoitzittako irratinobelia. Estreiñaldixa Iraillak 28xan izango da, barixakua, 21.30etan; zapatua 29 11.00etan errepikatuko da.
XX mende hasierako London glamourdun eta konfliktiboko kalietan bizi edo bizirauten dau Mack Labañak, eskeko, puta, gaizkille eta poliziako ustelen artian. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizi izandako krisis giruan lanikeza, inflaziñua, eszeptizismua eta garraztasun romantikua usaintzen zan Sohoko kale zikiñetan. “Maki Navaja” famatuan istorixa hau 7 antzezlekin grabatu dogu. Ekittaldi bakotxak hizlauzko azalpen bat daka hasieran, gero pertsonaien elkarrizketak euskeraz, eta azkenian operako kantu orijinala alemanez. Bestalde, hainbeste artistak “Mack Labañan Baladian” gaiñian egindako bertsiñuak erabilli doguz loturak egitteko (Louis Armstrong, Tijuana in Blue, Ruben Blades, Oskorri, Liberace, Joe Pass…). Lehelengo atalan hasieran, prologo luzetxuagua dago “Lamaiko Operian” gorabeherak eta detalle historikuak azaltzen. 8 kapitulo dira eta astero bat emongo dogu, barixakutan 21.30etan (errepikapena: zapatua 11.00etan).
Arrakalan bezela, “Lamaiko Operia” Euskal Herriko beste hainbeste irratittan entzutzeko aukeria izango dozue, Arrosa Sarian bittartez. Kontsultatu programaziñuak.