Tas-Tas Irratiko web orrian atal berria zabaldu dugu: podcast-a. Podcast hauetan aste bakoitzan irratian emititutako eduki ezberdinak sartuko gara, laburpen gisa.

Gaurko lehenengo podcast honen edukiak hauek dira:

  1. SOS Arrazakeria elkarteko Zuriarekin egindako elkarrizketa, Bilboko abokatu baten aurka hasitako epaiketa dela eta.
  2. Gazte Termometroa ekimenaren antolatzaile batekin izandako elkarrizketa.
  3. Lan prekarietaren kontra antolatutako Via Crucis-a
  4. Gabi Basañez euskaltzalearekin elkarrizketa, ostegunean egon zen epaiketaren harira.
  5. Gernika Gogoratuz taldeko Iñaki Goitia kidearekin elkarrizketa, 6. kultur arteko guztion topaketetaz berba egiteko.

Proiektu honi buruzko kritikak edo bestelako proposamenak egin nahi izanez gero, idatzi ahal duzue berriak@tas-tas.org helbidera.

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Atala: Irratiak