Gure programaziño barrixa “urbi et orbi” zabaldu eta gero, hara nun jodidu jakuan ordenagaillu baten disko gogorra. Izan be, gure hiru ordenagailluak (Tailandesa, Studio eta Lekitxarra izenekuak) oso ondo zaintzen doguz, baiña eguneko 24 orduak urtian 365 egunetan martxan mantentzia ez da ahuntzan gabardiko eztula eta eurak be ba dake bere desgastia. Egun pare bateko isiltasuna eta gero, lortu dogu hari musikal probisional bat jartzia, 60 hamarkadako musika espainiarrez ondo hornittuta. Gure talde teknikua buru-belarri dihardu konponketa lanetan, Ispasterko Garbigunian kolaboraziño estimagarrixakin. Irratikide guztiak kristau bihurtu gara derrepentian, eta otoitzian gabiz disko gogorrian zeguazen irratsaixo guztiak galdu ez deixezen. Entzuuuun Arreeen Jaunaaaa…!
Iga 7 Urr 2007
Arrakala vs. Tailandesa
Data: Urria 7th, 2007 Egilea: Arrakala Irratija · Iruzkinik ez
Atala: Irrati albisteak