Hala Bedi irratiko Zebra Bidea euskarazko magazinea aste honetan hasi da emititzen. Lan talde eraberrituarekin eta ordutegi berriarekin dator aurtengo Zebra Bidea. Irratsaioko aurtengo lan taldean 12 kide inguruk parte hartzen dute, txandaka lan eginez. Kultur magazin honek 30 kolaboratzaile inguru ditu eta Euskal Herriko aktualitateaz jarduten du. Hala ere Arabar gaiek garrantzia berezia dute eta horretarako ere kuadrilla ezberdinetako korrespontsalak daude.
Aurten Hala Bedik eguerdiko 2etatik 4etara musika irratsaioen tartea ipintzea erabaki du. Tarte horren ondoren astelehenetik ostiralera arratsaldeko 4etatik 7etara entzuteko aukera izango dugu.