
Fenix arrakalatu baten modura, barriro gagoz uhiƱetan. Gure estudixua destripatutako ordenagailluen arkitekturaz osatuta badago be - oi Blade Runner!- irratikidiak ba dihardugu, eta hori da garrantzitsuena.
Arrosako trukaguneko tenporada barrixian badirudi “jebi metalak” garrantzixa izango dabela. Gu, irabazlien zaldixan kerizpian kokatu eta Metalaren Jainko Indartsuei otoi eskatuko detsegu ziber-babesa datozen 9 hillietan.
AITTITTA RADUGA saiokuak barriro hasi dira asteroko emanaldixa zerbitzarixan kargatzen. Gogoratu, dana dala, saio atenporala dala eta aliak edonoiz entzun leikiazela.
KITZIKA saiokuak be (musika saiua), laster kargatzen hasteko esperantzia.