Nafarroako Bizkaitarrak kolektiboak “Malmasin eta Bilboko 1199ko heroi nafarrei omenaldia” izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Kolektibo honen baitan, besteak beste, Freddy Paya edo Gabirel Ezkurdia daude.
Ekimen honetan, besteak beste, Bizkaia Nafarroa Osoko Herrialdea dela aldarrikatuko da. Hain zuzen ere, antolatzaileen ustez, ehundaka urtez Euskal Herriko historia, okupatzaileek idatzi eta kontatu dute eta. Benetan Euskal Herria bere historiaren jabe izango balitz, egun ospatzen diren jai eta omenaldi askok beste irakurketa bat izan beharko zuten, Nafarroako Bizkaitarrak kolektiboaren arabera.
Guzti honen inguruan hitz egiteko, Tas-Tas Irrati Libreko Kaleko Bentanie magazinean antolatzaile batekin egin genuen berba, Gabirel Ezkurdiarekin hain zuzen ere.