Astelehen honetako Kaleko Bentanien
(astelehenetik ostiralera arratsaldeko bostetatik seiretara Tas-Tas Irrati Librean emititzen den magazina) larunbat honetan Boluetan aurkeztutako Abiadura Handiko Trenaren aurkako kontzientzia eragozpeneko kanpainari buruz egingo dugu berba. Horretarako ekimen hau aurkeztu zuen pertsona bat (magazinaren kolaboratzailea ere dena) gurekin izango dugu: Marta Luxan. Berak azalduko dizkigu ekimen honen helburuak, arrazoiak eta ezaugarri nagusiak. Prentsa oharra ere irakur dezakezue.
Beti bezala, saioari buruzko kritikak, iruzkinak edo proposamenak egin nahi baldin baduzue, kalekobentanieARROBAtas-tas.org helbidera idatz dezakezue.