Hala Bediren kurtso honetako programazioa luzatu egingo da eta egunero goizeko 8etatik gabeko 4ak arte iraungo du. Aurten aldaketa nagusiak franja batzuen sorrerarekin lotu ditzakegu. Astelehenik ostiralera goizeko 8etatik 9etara haur eta gaztetxoentzako hainbat irratsaio ipiniko dira gozaltzen duten bitartean entzun dezaten. Bestetik aurtengo berrikuntzetako bat eguerdiko franja musikalarena izango da, 14:00etatik 16:00etara hainbat musika saio entzuteko aukera izango dugu. Beste berrikuntzetako bat goizaldeko 1etatik 4etara musika sesioak, kontzertuak eta musika irratsaioak izango ditugula.

Parrilla berria aurkezteko urriaren 27an larunbata, arratsaldeko 8etatik aurrera Hala Bedi tabernan jaia antolatu da. Jai ”domingero” honetan parrillada egongo da eta Stokholm-X taldeak joko du. Jaira etortzen denak toalla eta eguzki krema ekar dezala!