Larunbat honetan, Urriak 27, Hala Bedi Irratiak bere parrilla berria aurkezteko jaia antolatu du Hala Bedi Tabernan. Hori dela eta, Hala Bediko kide batekin egingo dugu berba biharko Kaleko Bentanien (5etatik 6retara egiten dugun euskarazko magazina)
Horretaz gain, San Frantziskoko auzoan etxebizitzari buruzko jardunaldietan Madrilgo Gobernuko Etxebizitzaren Idazkari Orokorra, Javier Ramos, egongo dela aprobetxatuz, mileuristak diren gazteak eta eskubide sozialen aldeko plataformak ea biluzik elkarretaratzea egingo dute, milaka familiek etxebizitza duin bat lortzeko dauzkaten zailtasunak beraiei azaltzeko eta konponbideak exijitzeko. Antolatzaileekin ekintza honen inguruan berba egingo dugu.