Gure zilborrari begira egoten ohituak gaude baina aste honetan Daniel Portero deituriko batek behartu gaitu horretara. Kaskagorrikoek euren konpartsako hainbat kide presori egindako omenaldia dela eta “terrorismoa goraipatzea” eta “biktimak umiliatzea” leporatzen diete Auzitegi Nazionalean konpartsari berari eta Gaztesareari, kaskagorri.org domeinua Gaztesarean ostatatua dagoelako. KAS freskagarriaren kutxak txoznan izatea “terrorismoa goraipatzearen froga” gisa aurkeztu dute. Gaia landu dugu aste honetan, kontuz, noski, txapelokerrak gazteon ataria ikertzen ari baitira.

ez gaituzte ixilduko
  • AKTUALITATEA: Etengabe gure zilborrari begira gaudela dirudi baina aste honetan ez dugu guk aukeratu. Dignidad y Justicia izena daramaten batzuk Auzitegi Nazionalera eraman gaituzte Kaskagorrikoak eta Gaztesarekoak. Orain txapelokerren ikerketapean gaude… baldintzape horretan egin dugu aste honetakoa. Gaiaz hitz egin dugu Madrilen izan direnekin eta noski, Gazte Informazio Agentziako kideekin astearen errepasoa egin dugu.
  • Bertso kronika Andoni Otamendik egin digu aste honetan [ogg | mp3]
  • MUSIKAN: KEA taldea ezagutu dugu.
  • SUKALDERA ere sartu gara aste honetan eta barazkiak tenpuran egin ditugu [ogg | mp3]
  • SEXUALITATEAN: izarapeko aholkuak izan ditugu.
Irratsaioa jeitsi [ogg] [mp3]

Ogg formatua windows-en entzuteko codec-ak behar dituzu, deskargatzeko klikatu hemen.

irauliuhinakabilduagaztesarea.net

Informazio gehiago:

Lanean jarraitzeko hautua berretsi dute bai Kaskagorrik eta baita Gaztesareak ere

Atzo gauean kontzentrazioa burutu zuten Bilboko Etxebarrieta anaien plazan, iluntzeko 8etan. Bertan ehundik gora lagun bildu ziren, kaskagorri gazte konpartsaren eta Gaztesarearen inputazioak salatzeko. Gaurkoan, agerraldia eskaini dute erasoa salatzeko.


Gaur eskainitako agerraldia

Kaskagorri eta GazteSarea audientzia nazionalera deitu dituzte

Kaskagorriko eta Gaztesareako kideek uko egin diote Audientzia Nazionalean deklaratzeari

Prentsaurrekoa izan da gaur Bilbon

Lehenik eta behin, Kaskagorritik bat egin nahi dugu Bilboko Konpartsen kordinadorak kaleratutako prentsa-oharrarekin; eta ohar honen edukietatik abiatuta, zera adierazi nahi dugu:

Kaskagorri, Bilboko Gazte Mugimenduaren Konpartsak, jai eta kultura herrikoien alde 18 urte lanean daraman konpartsa da. Bertan, Bilboko gazte mugimendua osatzen dugun gazte espresio anitzak barnebildu izan ditu elkarlanean urteetan zehar. 18 urte hauetan Kaskagorrin parte hartu dugunok ehundaka ekimen burutu ditugu, jolasak, kontzertuak, bazkariak, poteoak, hitzaldiak, jaiak, irteerak… Kaskagorri, egun konpartsero gehien barnebiltzen dituen konpartsa izanik, Bilboko dinamika kulturaletan parte hartzen du: ihauteriak, Aste Nagusia, edota Santo Tomas esate baterako. Horrela, Bilboko jaiak herritarrak bihurtuz joan gara urtez urte, beste konpartsekin batera, udaletxearen inposaketen artean gure alternatiba propioak sortuz.

Urteetan zehar, Kaskagorri handitzen eta hobetzen joan da, konpartsatik igaro diren gazte belaunaldi anitzek erakusten dutenez, gaur egun Bilboko jaietako erreferentzia bat izatera heldu arte.

Eta hau da Asociación Dignidad y Justicia delakoak eta auzitegi nazionalak epaitu nahi dutena, Euskal Herriko kultura eta jai herrikoien alde lan egiten duen gazte konpartsa eteteko asmoz.

Alternatibak sortzeagatik deklaratzera deituak izan gara, aisialdi aukera berriak eskaintzeagatik deklaratzera deituak izan gara, eta gaur egun Bilboko udaletxeak inposatzen digun sistemarekiko kritikoak izateagatik deklaratzera deituak izan gara.

Hori da gure delitua, herriak herriarentzat sortutako kulturaren alde lan egitea. Lan hau euren hitzetan, enaltecimiento del terrorismo eta humillación a las víctimas litzateke.

Baina herri kultura herritik sortzen den moduan, Kaskagorri gazte mugimenduko eta honek daukan lan egiteko grinagatik sortzen da; eta horregatik, bide jonetan lan egiten jarraitzeko gure konpromezua berresten dugu.

Gaztesareako kideak esandakoa:

Kaskagorriren moduan, Gaztesarea Euskal Herriko Gazteon Ataria ere gazte mugimendutik eta gazte mugimenduarentzat sortutako egiteasmoa da. Zentzu honetan, gazte mugimenduaren zerbitzura dagoen tresna da, eta horregatik izan gara hain zuzen inputatuak. Oztopoak oztopo, gazte mugimenduaren zerbitzura egoten jarraituko dugula berretsi nahi dugu.


Bideoak.info


Kontzentrazioko irudi bat

Bilboko Konpartsak-ek adierazpen askatasuna defendatzeko hautua berretsi du

Bilboko konpartsak-en oharra:

Gaur, urriak 23, Audientzia Nazionalera deklaratzera zitatua izan da Inmaculada Basabe andereñoa, daniel portero jaunak Kaskagorri konpartsaren aurka ezarri duen denuntzia baten harira. Denuntzia 2007ko Aste Nagusiko gertaera batzuetan oinarritzen da.

Gertaera hauen aurrean, Bilboko Konpartsak zera adierazi nahi du:

  • 1.- Jai herrikoi eta parte hartzaileen defentsa da Bilboko Konpartsak federazioa elkartzen duen maxima.
  • 2.-Jai eredu horren identitate zeinuetariko bat adierazpen askatasuna da. Hori dela eta, konpartsa bakoitzak bere ideiak libreki adieraztea defendatzen dugu.
  • 3.-Inmaculada izan, edo edozein pertsona konpartsero edota konpartsa izan, Bilboko Konpartsak-etik adierazpen askatasunaren aurkako edozein erasoren aurka gaude.

Albistea beste hedabideetan

Gaur

Atzo

Atala: Arrosa · BERRIAK · Herri albisteak · Igotako programak