Ostiralean goizeko hamabietan Bilbon, Deabruak Teilatuetan taldeak “1973″ bere azken diska aurkeztuko du. Bonberena Ekintza disketxeak argitaratu du diska hau. Deabruak Teilatuetan taldeko kideak azken urteetan taulagainetik urrun egon dira baina elkarren artetik gertu. Itzulera baino berriro ekin diote bideari. Diskoari 1973 izena jarri diote urte hartan jaio zirelako (kantuan hainbat aipamen egiten dira beraien belaunaldiari). Aurkezpen hau aprobetxatuz, Kaleko Bentanien (Tas-Tasen arratsaldeko 5etatik 6retara emititzen den euskaraz egindako magazina) Deabruak Teilatuetan taldeari elkarrizketa egingo diogu.

 

Horretaz aparte, pasa den astean 4. Azaro Libertarioa hasi zen. Ekimen honi buruz hitz egiteko, antolatzaileen artean dagoen Luz Negra kolektiboko Asier Garciarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Berak, Azaro Libertarioaren helburua nagusiak, funtzionamendua, aurtengo gai nagusia… azalduko dizkigu.

Atala: BERRIAK · Irratiak