Bigarren pausoa emana dago. Larunbat honetan Etxabarri-Ibiñan burutu zen Bertxoko sariketako bigarren finalaurrea; bertan Manex Agirre, Ander Solozabal, Hodei Lpz. de Arkaute, Maindi Murua, Lander Ibarluzea eta Jagoba Apaolaza lehiatu ziren Garazi Erizen esanetara. Aurrekoan bezala umorea eta giro ona izan ziren nagusi afaldu zein afalostean. Hona hemen zati txiki bat entzungai (gogoratu gehiago bertxoko.halabedi.org-n) :

 Bukaeran epaia: Manex Agirre eta Maindi Murua aurrera. Hala ere dena ez dago egina. Oraindik kanporaketa bat gelditzen zaizue gozatzeko. Agurainen ostiralean 23: Itxaso Paia, Ekaitz Samaniego, Iker Iriarte, Maddi Gallastegi, Izar Mendiguren eta Iñaki Viñaspre arituko dira bertsotan Irati Lotinaren esanetara, final handirakorako azken bi txartelen bila. Animatu eta parte hartu!!

Bertsoak eta argazkiak ikusteko sartu htpp://bertxoko.halabedi.org 

Atala: BERRIAK · Herri albisteak