
Abenduaren 15ean Arrasaten AHTaren aurka egin behar den manifestazioa dela eta aste honetan zehar Hala Bedi Irratian hainbat elkarrizketa egingo dira AHTaren inguruan, bai gaztelerazko bai euskarazko magazinetan eta baita
beste irratsaio batzuetan ere, adibidez No te Salves-en. AHT Gelditu-Elkarlanak deitutako manifestaziorako kuinak ere entzungai dituzue Hala Bediko uhinetan eta nola ez www.halabedi.org -en.
Honetaz gain ostegun honetan AHTaren inguruko irratsaio berezia eskeiniko da gaueko 21:30etan eta larunbatean errepikatuko da eguerdiko 13:30etan. Hala Bediko web orrian ere manifestaziora joateko deia eginez portada berezia egin da.
AHTaren inguruko informazio gehiago www.ahtgelditu.org web orrian duzue.