Astelehenean, Abenduaren 10an, Bilboko Hika Ateneon eta SOS Arrazakeriak antolatuta, ‘Etorkina emakumea bizilaguna’ erakusketa hasi zen. Erakusketak gure herri eta auzoetan bizi diren 17 emakumeren bizipenak isladatzen ditu. Eurek kontatzen dituzte euren esperientziak, sentsazioak eta itxaropenak. Erakusketa 18 panelek osatzen dute, bakoitzean emakume baten argazkia, berak kontatutako bizipena eta SOS Arrazakeriak eginiko emakume eta etorkinari izatearen inguruko hausnarketa bat agertzen dira. Kaleko Bentanien asteartean, Abenduaren 11an, erakusketa honi buruz hitz egingo dugu SOS Arrazakeriko Zuriarekin.

Atala: Arrosa