Infozazpi irratiak, UEUrekin eta EHUko irrati tailerrarekin lankidetzan, Podkaraz euskarazko podcasten erakustaldia antolatu zuen joan den udaberrian. Epaimahaiak eman du haren iritzia.
1. MacMikel: Western bat. Txoroa. John Fordi eta Quentin Tarantinori omenaldi txiki bat.
2. Ostatuko mamua: Joseba Sarrionandiak ‘Ni ez naiz hemengoa’ liburuan idatzitako ipuinaren soinu moldaketa.
3. Amuma: “Nire amumak bere bizitza laburbildu zuen, eta azalerako ukendua zelan egiten duen kontatu, Bermioko euskalkia erabiliz. Ulertzeko zaila agian, baina, narratzaile ederra nire amuma, 82 urte oso minutu gutxian kontatzeko kapaza.”
4. Hoz(s)kailua: Hozkailua hoskailu bihur daiteke. Betaurrekoak galdu dituzula? Inoiz imajinatu ez duzun lekuan baietz aurkitu. Izan ere, imajinazioak eroan zaitzake inoiz aurkitu gabekoa ikustera… begiak itxita.
5. Ultrakomunikatzen: Konputagailu birusak.
Aste honetatik aurrera, eta bi astez, Infozazpi irratian emitituko ditugu podcast hauek. Entzun eta gozatu!