Asteazken honetan AHT-gelditu Elkarlaneko kideek Gasteizko zubi batetik zintzilikatu AHTaren aurkako ekintza ikusgarria izan zenziren larunbat honetako Arrasateko manifestaziora joateko deituz. Bi kide zintzilikatu ziren, AHT GELDITU/ 15EAN DENOK ARRASATERA zioen pankarta handi batekin. Behean ekintzan parte hartzen ez zuten kideak zeuden, besteak beste argazkiak ateratzera joana zen Hala Bedi irratiko korrespontsala.

Ertzainak agertu eta zubian zintzilik zeuden kideak atxilotzeaz gain, behean argazkiak ateratzen ari ziren hainbat pertsona atxilotu zituzten. Irratiko korrespontsala atxilotua izan zen ere. Hainbat ordu lakuako komisaldegian pasa ondoren guztiak askatu zituzten.

Kazetaria beste komunikabide batekoa balitz atxilotuko lukete? Komunikabide gisa informatzeko eskubidea urratu zaigula iruditzen zaigu.

Atala: Herri albisteak · Irrati albisteak