Asteburu honetan bukatu da NBEk Balin antolatutako klima aldaketaren aurkako gailurra, Kyotoko protokoloa berritu asmo duena. Azken unean, gailurra porrotean amaituko zela zirudienean, akordio berri bat hitzartu dute han bildutako estatuek.

Ezkor agertu da, ordea, Iñaki Barcena Ekologistak Martxan taldeko kidea Infozazpiko Kale Gorrian magazinean. Bere aburuz, klima aldaketaren aurka borrokatzeko herrialde aberatsenen hazkunde eredua jarri behar da auzian; eta hori oso zaila da egiten…

Entzun audioa

Atala: Irrati albisteak