Garapen eza, pobrezia estrukturala, desberdintasun sozioekonomikoak, genero bazterkeria, lurren okupazioa, naturaren suntsipena, ekonomiaren globalizazioa eta erregimen totalitarioak egotea bada gatazken sorburu. Eta giza eskubideak urratzea bada gatazken ondorio nagusia, Mundubat erakundearen ustez.

Mundubat erakundeak gatazkaren ikuspegi desberdina azaleratu nahi du, Pakearean alde jo eta ke eta Sahara No se Vende dokumentalak pantailaratuz. Horren ondoren, Bakerako Alternatibak izenburupean mahai-ingurua burutuko da. Partehartzaileak Doris Flores, Kolonbiako OFP-ko ordezkaria eta  Joaquín Calderón eta Luís Arellano (Sahara No se Vende-ko zuzendariak) izango dira. Aurkezlea  Carlos Alberto Ruiz, Mundubat-eko ordezkaria izango da. Emanaldia, datorren asteazkenean, Abenduaren 19an, Bilboko Hikaateneon izango da, arratsaldeko 6,30etatik aurrera.

Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, egunero, arratsaldeko 5etatik 6retara) Mundubat elkarteak antolatutako ekimen honetaz egingo dute berba asteazken honetan, Mundubat elkarteko kide batekin.

Atala: Irratiak