Ostiral honetan, Gasteizko gaztetxean arratsaldeko 8etatik aurrera Hala Bedi irratiko
Pa Amb Tomaká irratsaio anarkopunk-ak kontzertua antolatu du hardcore munduko hainbat taldekin. Taldeak Burgosko Still Life eta Mort Subite, Logroñoko Habemus Kaos eta Gasteizko Nada X Liberar izango dira. Sarrera 3 euro besterik ez dira izango. Beraz, zarata eta kaña apur bat nahi duenak badaki nora joan.
Pa Amb Tomaká Hala Bedi irratian dagoen aurtengo irratsaio berria da, anarkismoa eta musika mota hau zabaltzen dituena.