Aurten autogestioan eta asanbladan oinarrituriko Gasteizko bi elkarte hauek urtemuga ospatzen dute. Hala Bedi 25 urte komunikatzen eta Gaztetxea 20 urte okupatzen. Herri mugimenduaren tresna diren irrati eta gaztetxeak urteak batera ospatuko dituzte. Hala Bedi eta Gaztetxea elkarlanean arituko dira hainbat gauza antolatzeko asmoz. Besteak beste aurtego ihauterietan elkarrekin irtengo dira karroza berean.
Bi elkarteek oztoporik gabe lanean jarraitzeko duten zilegitasun eta eskubide osoa aldarrikatu nahi dute 2008 urtean. Urte luzeetan elkarte eta pertsona ugarirentzat tresna izan dira eta izaten jarraitzeko asmoarekin daude. Bestetik inposaturiko ereduetatik kanpo asanblada eta autogestioaren aukerak funtzionatzen dutenaren islada dira Gasteizko Gaztetxea eta Hala Bedi irratia.
Txorimalo batek urteetan zehar urtaro guztiak jasaten dituen bezela, urte luzez iraun dute bi elkarte hauek. Pasa dira alkate ezberdinak, pasa dira arrisku ugari baina hor jarraitu dute zutik. Eta aurten la liamos Pajarraka!