
Aste honetako Aittitta Raduga saiuan, Arrakala Irratijan bertso famatu hauen barri izango dogu. Akinotar Tomassok XIII mendian sortu zeban eresi hau, zeremonia katoliko baterako. Erlijiño exotiko hau Euskal Herrira progresiboki sartu ahala, elizetan kantatzen hasi zan eta hala ezagutu zeben gure arbasuak, latiñez, entzungo dogun gregorianozko bertsiño orijinalian (esaten danez, Julius Caesarren omenezko militar-doiñu baten oiñarrittuta dagona). 1800 aldian, Eguesbarreko Joakin Lizarraga abariak egindako euskerazko bertsiñua be entzungo dogu. Gero, 1980 hamarkadan Mocedades musika talde bilbotarrak etaratako aldaeria -biharbada ezagunena-. Eta azkenik, urte batzu geruago Xabier Amurizak eta Oskorrik egindako bertsiño “sakrilegua”, euskeraz hainbesteko tradiziñua daken sasi-latiñezko otoitzetan oiñarrittuta.
Aittitta Raduga, zuen osasun espiritualaz arduratzen dan irratsaio bakarra. Eta ZERBITZARIXAKIN dakaguzen arazuak konpontzen doguzenian (IÑAKOOOOOOOOO) Arrosa sarian bittartez eskuratu ahal izango dozuena.
Aktualizaziñua:
LISTO DAGO! we’re in! ESKERRIKASKO HALABEDITARRAK!
