Urtea hasteko etxebizitza eskubidearen alde ostiralerako eta larunbaterako deitu diren mobilizazioak izan ditugu hizpide. Urtarrilaren 11 eta 12 honetarako hainbat mobilizazio deitu dituzte gaztetxe eta gazte asanbladek eta etxebizitza eskubidearen alde lanean diharduten eragileek. Mobilizazio nagusiak: ostiralean BILBOn 19:30ean Guggenheimetik, ZARAUTZen 20:00etan Udaletxe plazan eta Iruñean 19:00etan Ezkaba plazan; larunbatean 13:00etan Gasteizen Artiumetik.

- Elkarrizketa entzun: [mp3 | ogg]

Ikasturtearen hasieran Etxegorriko Oier izan da Irauli Uhinak irratsaioan. Berarekin etxebizitzaren problematika aztertu dugu; zertan den egoera, zer alternatiba dauden, zergatik ez diren bideratzen… [www.etxebizitzaeskubidea.net]

Gainera, Hatortxu Rocken izango den eskaintzaz ere hitz egin dugu. Asteburuan errepresaliatuen aldeko oihu bilakatuko da Berriobeitiko zabalgunea.

www.gaztesarea.net/irauli

Atala: Arrosa · Audio Artxiboak · BERRIAK · Elkarrizketak · Herri albisteak