Gasteizko bi elkarteen urtemuga da 2008an eta hori ospatzeko hainbat gauza egin behar dituzte urte osoan zehar. Ihauteriak otsailaren 2 eta 3an izango dira, eta lan berezia egingo da bertan. Hala Bedi eta Gaztetxeko kideak ihauterietan txorimaloz jantzi eta karrozan irtengo dira, Gasteiz inguruko txori txarrak uxatzeko (politikariak, poliziak, apezpikuak…).
Karrozan parte hartzen ondo pasatu nahi duenak gauza bakarra egin behar du, Gaztetxean urtarrilaren 18an arratsaldeko 6etan egongo den bilera informatibora azaldu. Bertan jantzia egiteko materiala banatu eta karrozaren desfilea nola izango den azalduko da. Karrozaren desfilean apuntatzeko hainbat orri ipini dira Hala Bedi irratian eta Gaztetxe bertan, eta Parral, Sorgin eta Hala Bedi tabernetan. Animatu! Helburua ahalik eta jende gehien biltzea da!
TXORIONAK . 20 urte okupatzen, 25 komunikatzen. Aurten la liamos pajarraka!