1999 urtean ekin zion bere ibilbideari Kokein taldeak. Ordutik hona,  hiru diska argitaratu egin dute eta beste hiru bildumen parte izan dira. Azken diskak mundu margotu berri bat du izena, eta Gaztelupeko Hotsak disketxeak iaz argitaratu egin zuen. Diska honetan, taldekideek Creative Commons lizentzien aldeko apustua egin dute, eta diska horretan dauden abestiak lizentzia horien bidez argitaratu egin dituzte.

Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko bostetatik seiretara) ostegun honetan Kokein taldeko kideekin egingo dugu berba, bere ibilbideaz eta mundu margotu berri bat beraien azken diskaz.

Atala: Irratiak