Zinegoak Jaialdiak bost urte bete ditu. Zinegoak 04-k 25 pelikulen emanaldia egin zuen lau egunetan zehar areto bakar batean; Zinegoak 08-k 91 pelikulen emanaldia egingo du lau aretoetan, aste batean zehar Bilbon eta beste aste betez Euskal Herriko 13 udalerrietan. Zinegoak, nazioarte mailan erreferentziatzat hartzen den jaialdietariko bat bihurtu da. Zinegoak 08n Estatu Espainolean egindako lau filme proiektatuko dira: Barcelona (un mapa), Spinnin. 6000 milioi pertsona ezberdin, Dos miradas eta Clandestinos, mundu abertzalera egiten duen gay hurbilpen ausarta eta originala.

Ostiral honetan, Urtarrilaren 18an, Kaleko Bentanien Zinegoak jaialdiko antolatzaileekin berba egingo dugu.

Atala: Irratiak