Urte askoan transnazionalek Txile eta Argentinako estatuen laguntzaz maputxeMaputxeen kartela herriaren lurrak lapurtu eta esplotatu dituzte. Maputxeek bi estatuen errepresioa jasan dute urte luzez.

Beren lurren aldeko borroka gogorrean daude maputxeak. Patricia Troncosok 3 hilabete bete ditu gose greban eta karabineroek Matias Catrileo gaztea tiroz hil zuten maputxeen lurraren aldeko borrokan (enpresari batek lapurtutako lurra berreskuratze-borrokan). Hala eta guztiz ere, mobilizazioak egunerokoak dira eta su-emateak eta sabotaiak ere lurralde gehienean daude.

Urtarrilak 19, eguerdiko 13:00etan Gasteizen, Korreos-en aurrean (posta kalea) Maputxe herriaren borrokaz elkartasunezko elkartaratzea egingo du Askapena elkarte internazionalistak. Hala Bedi irratiak Maputxe herriari bere elkartasuna adierazi nahi dio baita ere.

Atala: Herri albisteak