Tas-Tas Irrati Librea irrati libre edo komunitarioa da. Etekinak ateratzeko asmorik gabeko proiektua da, talde ekonomiko, erlijioso edo politikoetatik independientea, jabego sozialean eta funtzionamendu horizontalean oinarrituta. Errealitearen beste ikuspuntua erakusteko helburua duen proiektua ere bada, “beheko eta ezkerreko errealitatea”.

Tas-Tas Irrati Librean euskarak leku garrantzitsua izan dezan nahi dugu. Horren adibide, astelehenetik ostiralera emititzen dugun Kaleko Bentanie magazina edo egunero seiretatik zortzietara emititzen dugun Arrosa Irrati Ekoizpen Zentrotik jasotako zenbait irratsaio. Era berean, irratia egiteko zaletasuna duten Bilbo Handiko euskaldunok gure irratira hurbiltzeko aukera izan dezaten nahi dugu. Hori dela eta, euskaraz egindako lehenengo irrati-tailerra burutzeko asmoa dugu.

Tailerraren Iraupena

Larunbatero, Otsailaren 9tik Martxoaren 1ra, goizeko 10etatik 2etara

Tailerra emateko lekua

Tas-Tas Irrati Libreko egoitza

Prim kalea, 41, 5. Ezk.- 48006 BILBO

Zelan eman izena

Telefonoz, Urtarrilan zehar, 94 4 15 14 14 edo 665757059 telefonoetara deituz,

Tas-Tas Irrati Libreko egoitzan, Prim kalea 41, 5. ezk. Astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara, 14:30etatik 16:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.

E-mail bat idatziz,  ikastaroakARROBAtas-tas.org helbidera

Askoz jota, 15 pertsonek soilik izena eman ahal izango dute. Matrikulak 10 euro balio du.

Tailerraren edukiak

Irratiaren hizkuntza

Lokuzioa

Ahozko grabazioa

Elkarrizketak nola egin

Kuinak

Edizio digitala

Soinu efektuak

Bukatzeko lana (irratsaioa sortu eta grabatu egin beharko da)

Atala: Irrati albisteak