Ekoeskola 2008 kurtsoa hastear dago. Kurtso hau, Ekologistak Martxan-ek eta Bizizaleak Ingurumen Dokumentazio Zentruak antolaturik dago; beraien helburua pertsona eta kolektiboen artean ingurumen arazoekiko sentsibilizazioa zabaltzea izanik, informazio eta trebakuntzako hitzaldi teorikoez gain, irteerak ere antolatu dituzte.
Kaleko Bentanien, asteazkenean, ikastaro honen inguruko elkarrizketa egingo diegu antolatzaileei.