Asteburu honetan ihauteriak dira eta Gasteizen Hala Bedi irratia eta Gaztetxea
karroza bateratuarekin irtengo dira. Txorimaloz jantzirik pizti hegodunak uxatuko dituzte, autogestioa eta asanblada arma gisa harturik. 20 eta 25 urte betetzen dituzte Gaztetxeak eta Hala Bedik, eta hori ospatzeko urtean zehar hainbat gauza egingo dituzte urte osoan zehar. Besteak beste iƱauteritan karroza bateratua antolatu dute.
Adi egon! Oraindik badago karrozan parte hartzeko aukera! Txorimaloz karrozara joateko asmoa dutenentzat honako kedadak daude:
Ostirala: Koreografiaren azken ikutuak, azkenengo mozorroak hartzeko… 2 kedada daude deituak, bata arratsaldeko 18:00retan eta bestea 20:30eta(kontzentrazio ostean).
Larunbata: 17:00tetan Gaztetxean, karroza baino lehen gauzak hartzeko.
Igandea: 11:30etan Iparralde Gizarte Etxean bertan.
IƱauteri gabean Gaztetxean eta Hala Bedi tabernan DJ-ak egongo dira giroa berotzeko. Informazio gehiago www.txorionak.org web orrian.