Datorren asteazkenean, Otsailaren 20an, 5 urte beteko dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Azken asteotan, auzipetuek epaiketa epe laburrean has daitekeela salatu dute, eta baita epaiketa hori ez dela soilik Egunkariaren aurka izango, Euskalgintza osoaren aurka baizik. Euskaldunon Egunkariari omenaldi xumea egiteko asmoz, Kaleko Bentanien (Bilboko Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara) itxieraren urteurrenaren egun horretan Egunkariaren aldeko irratsaioa egingo dute. Bertan, irratian dabiltzan pertsona ezberdinen testigantza jasoko dute, itxieraren inguruko oroitzapenak eta sentimenak azal ditzaten. Honetaz gain, Martxelo Otamendik komisaldegitik irten bezain laster egindako adierazpenak ere gogora ekarriko dute.
Iga 17 Ots 2008
Egunkariaren aldeko irratsaio berezia, Kaleko Bentanien
Data: Otsaila 17th, 2008 Egilea: Tastas Irratia · Iruzkinik ez
Atala: Irratiak