Jardunaldien afitxa

Hala Bedik 25 urte ospatzen ditu aurten eta hainbat gauza antolatzen ari gara, besteak beste jardunaldi hauek. Hala Bedi irratiak otsailaren 29 eta martxoaren 1ean komunikazio alternatiboaren inguruko jardunaldiak antolatu ditugu Gasteizen.

Jardunaldietan batez ere komunikabide alternatiboen bilakaera eta eragin soziala aztertu nahi da. Aldi berean irrati uhinen frekuentzien inguruko legedi berriaren inguruan informazioa jasotzea nahiko genuke, gauzak apur bat argitzeko. Horretarako gai hauek gertutik ezagutzen dituzten pertsonak gonbidatu dira.

Bestetik teknologia berrietan ere apur bat sakontzeko aukera izango dugu irratigintzan eta web orrietan dabiltzan kideekin.

Azkenik aipatzea ere gonbidatu berezi gisa Zine Melita izango dugula, Alemanian kurdoen egunkari baten lan egiten duen kidea. Europako egunkari kurdo bakar hau duela 11 urte estatu alemaniarrak itxi egin zuen eta nahiz eta gaur egun berriro martxan egon, errepresio gogorra jasaten dute.

Bereziki Euskal Herrian irratigintzan edo komunikabide ezberdinetan dabiltzan guztiak gonbidaturik daude.

TXORIONAK! Aurten la liamos pajarraka!

Atala: Irrati albisteak