1975.urtean jaio zen Jon Gerediaga Bilbon. Ama lekitxarra eta aita bilbotarra ditu. Nerabezaroan zenbait irakasleen eraginez poesia idazten hasi zen. Antzerkia idaztea Lipus eta bere lehengusu eta Antzerkiolako kide den Alexi zor die. 2004 urtean, “Fitola balba karpuki tui” bere lehengo poesia liburua argitaratu zuen Pamielak. Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara) asteazken honetan, Jon Gerediagarekin berba egiteko aukera izango dugu.
Horretaz gain, asteazken honetan Askapena elkarteak hilero egiten duen Munduko Barrikadak atala ere egongo da entzungai. Hilabete honetan, gaia palestina izango da eta euskal herrian burutzen ari den israeli boikot kanpaina. Horretara Palestinan egondako brigadista batekin egingo dugu berba.