Asteburu honetan izan behar diren Hala Bediko jardunaldien barruan, gaur Zine Melita kazetaria izango dugu. Zine Melitak alemanian publikatzen den Yeni Ozgedikour Politika egunkariko kazetaria da, egunkari honek duela hiru urte Alemaniako poliziak itxitako Ozgur Politika ordezkatzen du. Europako egunkari kurdu bakarra da.
Ozgur Politika egunkaria 1994an sortu zen. Alemanian komunitate kurdu oso handia dago, milioi bat ingurukoa. Pertsona horiei zuzenduriko egunkaria zen, Kurdistaneko berriak kurdoz eskainiz. Alemaniako estatuak Turkiako estatuaren presioei men eginez 2005an itxi egin zuen PKKren kontrolpean zegoela argudiatuz.
Gaur arratsaldeko 6,30etatik aurrera Gasteizko Aldabe gizarte etxean izango da bere hitzaldia.
Txorionak! Aurten la liamos pajarraka!