Martxoak 8 Emakumearen Aldeko Munduko Eguna dela eta, Argitan Barakaldoko Emakumea Laguntzeko Zentroak kanpaina bat antolatu du “BERDINTASUNA hitza baino gehiago izan dadin, lan prekarietateari stop” lelopean. Honen barruan, Giza Baliabideen Gida aurkeztuko dute. Gida hau beraien zentroan banatuko dute, baina baita gainerako gizarte eragileen egoitzetan (auzokideen elkarteak, sindikatuak, kultur etxeak…)
Honetaz gain, Martxoaren 7an (Ostirala), eguerdiko hamabietan, Barakaldoko Herriko Plazan kontzentrazioa burutuko dute. Hilaren 13an, San Bizenteko Kultur Etxean “Emakume prekarioak” lelopean mahai ingurua antolatu dute Nekane Jurado, Maite Martin eta Rakel Rodriguezen parte-hartzearekin.
Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara), Argitan zentroko Karmelerekin ekitaldi hauen inguruan berba egingo dugu.