Aste honetako Irauli Uhinak irratsaioan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberorako autonomiaren alde antolatu den gazte dinamika berria ezagutu dugu, “Ideia Zabaldu”. Gainera Federido kazetari espainiar “izarra” elkarrizketatu dugu gurean… ikaragarria! Brikolaje sexuala eta Amaia Agirreren asteko bertso-kronika ere izan dira.
Datorren astean Gazte Topagunearen jarraipen berezia egitera joango da Irauli Uhinak Info 7 irratiaren laguntzaz (laster informazio gehiago), baina bitartean indarrak badirau eta hauteskunde tarte honetan Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako EH Baien emaitzak aztertu eta autonomiaren alde gazte eremuan garatzen ari den “Ideia Zabaldu” dinamika ezagutu dugu bertako Anaizekin.

Espainiako hauteskundeen berri jasotzeko eta hauen analisia egiteko Federico apezpikutarra elkarrizketatu dugu gurean.

Sukaldera ere joan gara astero bezala eta Gazte Informazio Agentziako lagunekin asteari errepasoa egin diogu. Gainera, Amaia Agirre bertsolariarekin asteko bertso-kronika osatu dugu. Sexualitatearen atalean “Brikolaje sexuala” izan dugu hizpide Larraitz Arando sexologarekin.

Irratsaioa entzungai Arrosa sareko irratietan astean zehar eta www.gaztesarea.net/irauli webgunean.

Atala: Arrosa