Eguzki Irratiak, Iruñerrirako emititzen duen irrati librea, joan den abenduaren 15ean bete zituen 25 urteak ikasturte honetan zehar ospatzen jarraitzen du.

Hau dela eta, hurrengo martxoaren 29an 23etatik aurrera Leitzako gaztetxean Eguzki Irratiak, 25 urte festa ospatuko du, bertan JO TTA KUN-BRIGADISTAK txalapartariak, Iparraldeko MAK hip-hop taldea eta Iruñeako LEHIOTIKAN taldeek parte hartuko dute, ezustekoren bat gehiago izango delarik.

Ostiral honetan Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irrati Librean, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara), Eguzki Irratiak antolaturiko festa honetaz berba egingo dugu Eguzkiko kide batekin.

Atala: Irratiak