Aurten Euskal Herrian burutuko diren IV. Jardunaldi feministak izango dira eta hauen harira kolektibo ezberdinetako emakume gazteak bildu dira borroka feministan beraien ekarpena zehazteko asmoz. Jardunaldietan parte hartzeaz gain, emakume gazteak biltzearen beharra ikusi dute, beraien egoerari buruz aritzeko eta feminismoa nola bizi duten beraien artean konpartitzeko. Hori aztertzeko emakume gazteon asanblada bat antolatu dute apirilak 11an Kukutza gaztetxean 16,30etan.

 

Astearte honetan, Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera arratsaldeko bostetan emititzen den magazina), asanblada honen antolatzailea den Hegoa Ugalderekin egingo dugu berba.

Atala: Irratiak