Pasa den asteburuan, idazleen PEN mundu-erakundeak Writers in Prison Committee-ko (Idazle Presoen Batzordea, WiPC) urteko bilera burutu zuen Eskoziako Glasgow hirian. Urtzi Urrutikoetxea eta Lutxo Egia Euskal PEN Klubeko batzordekideak Egin eta Egunkaria auzien egungo egoeraren berri eman zuten eta, zehatzago, 10na urteko kartzela zigorra jaso duten Jabier Salutregi eta Teresa Todaren kasuak aurkeztu zituzten.

Ostiral honetan, hilaren 11an, Kaleko Bentanien (Tas-Tas Irratian, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 6retara), Urtzi Urrutikoetxea berarekin berba egiteko aukera izango dugu. Berak, besteak beste, PEN Klubaren helburuak azalduko ditu, baita Euskal PEN Klubak berak egindako lana ere, adibidez Adnan Hassanpour idazle kurduaren egoera salatzeko asmoz. Hassanpourrek heriotza-zigorra jaso du Iranen adierazpen askatasunari lotutako arrazoiengatik.

Atala: Irratiak