[300px-Rockall-photo.jpg]

“Rockall” izeneko kaladerua ezaguna egin da azkenaldixan Bidegain anai ondarrutarrak egindako laburmetraiari esker. Halan be, mariñel euskaldunen artian ondo ezaguna da Sgeir Rocail atx bakartixa. 1686-xan bertan jota lehelengo itxasontzixa hondoratu zanetik, ekologistak bertan “Sealand” estatua sortu arte, harrizko hatzapar zirraragarri honen nundik norakuak ezagutuko doguz aste honetako Aittitta Raduga saiuan.

Alderdi musikalian, “Le meteque” kantua esplikatu eta entzungo dogu Georges Moustaki eta Giorgos Dalaras kantari greziarren ahotan. Azken tramuan, saio honen ildo editorialan hain gustuko dogun eskatologia gaixekin amaittuta.

Atala: Irrati albisteak